XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Noiz akabatuko da gerra?Ori galdeti zidan juandako egun batean Ondarrabiarr batek eta nik erantzun zion:
- Begira: ez du iñork ori jakingo; ez daki iñork; baño nola dijoazen gauzak ikusirik, esan diteke
- Baño S. Pedroetako Irungo festetako uste dezu
- Baño uste al dezu Jaungoiko naizela edo ori jakiteko? Akitua ez badago, iduritzen zait ordurako gauzak argi aski ikusiko ditugula.
- Zerr? Arrapatuko al
- Um ! ! Ez da errax ! ! Zailla da !
Nekez nekez ibilliko dira ! ! Ez dute arrapatuko ; onezkeo Madrid erori ez danean ez da eroriko (ez darorke).
- Arrazoiak ? Nola ez ba ! Zergatik ez ?
- Entzun : Gogoratu Irun'en gertatu zana.
Baderitzait sirena aditzen nagola, ta, nola atzendu ta aztu
Arapatu al zuten nolanai Irun ?
Bai al zegoen armik ?, muniziorik ?, soldadurik ? gidaririk ? diziplinarik ?
Badakigu Ondarrabikoak eta Irundarrak armik gabe, diziplinarik gabe lan aundi-aundia izugarria eman
Arira ba!! Agirian dago Madrid, Barzelona, Balenzia, Bilbao, Santander eta gaur, orain zortzi illabete bañoz askoz obekigo daudela :
Gudari bikañakin eta batez ere diziplina aundiarekin ; beraz orduan, orain zortzi illabete artu ezin bazuten, orain ezin izango dutela iñolaz, iñolaz ; eta italianoakin gutxiago.
Bilbaon sartu nai dutela ? Ikusiko degu ! ! Jipoi-zigorkada ederrak eraman bearr dituzte oraindik.
Ea noiz akituko dan gerra ? Ez det uste asko iraungo duenik.
NIKASIO